Pietro Bembo

Pietro Bembo (Venezia, Veneziako Errepublika, 1470eko maiatzaren 20a - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1547ko urtarrilaren 19a) italiar pizkundeko intelektual, poeta eta literatur kritikaria izan zen. Ospitaleko Zaldunak Ordenaren kidea eta Eliza Katolikoko kardinala izan zen. Toskanar dialektoaren garapenean eragin zuen, poesiarako eta prosarako literatur hizkuntza gisa. Horrela, italiera modernoaren oinarri bihurtu zen. Bere poesiak eta saiakerek Petrarkaren lanarekiko interesa berpiztu zuten. Bere idazkiek ere lagundu zieten konpositoreei madrigalaren garapenean. Mesinan greziera ikasi zuen Konstantinos Laskarisekin eta Paduako Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Ferraran Ludovico Ariosto ezagutu zuen eta Lukrezia Borgiaren maitalea izan zen. Erroman, Leon X.a Aita Santuaren latineko idazkari eta Ospitale Ordenako kidea izendatu zuten. 1538an apaiz ordenatu zuten eta Paulo III.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Bembo, Pietro, 1470-1547', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    nork Sannazaro, Jacopo, 1458-1530
    Argitaratua 1527
    Beste egile batzuk: ...Bembo, Pietro, 1470-1547...
    Location: Marian Library, University of Dayton
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 1535
    Beste egile batzuk: ...Bembo, Pietro, 1470-1547...
    Location: Hesburgh Libraries, University of Notre Dame
    Liburua