William Cobbett

William Cobbett (Farnham, Surrey, 1763ko martxoaren 9a - Guildford, 1835eko ekainaren 18a) ingeles kazetari eta politikaria izan zen.

Herri-dirua beste zeregin batzuetarako erabili zuelako salaketak behartuta, Estatu Batuetara jo behar izan zuen, eta bertan hasi zen politika-lanetan. Ingalaterrara itzulitakoan (1802) toryen aldeko ''Weekly Political Register'' astekaria sortu zuen. Merke saltzen zen astekari hartatik gizarte-egoerari buruz egin zituen salaketak eta kritikak gero eta gogorragoak ziren, eta Parlamentuaren erreforma ere proposatu zuen. Langileriaren ordezkari gisa parlamentari aukeratu zuten 1832. urtean. Hauteskundeen erreforma onartu zuen gizartearen egoera aldatzeko lehen neurri gisa. Tradizio historikoan oinarrituriko demokraziaren alde azaldu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Cobbett, William, 1763-1835.', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6