Gustavo Gutiérrez

Gustavo Gutiérrez (Lima, Peru, 1928ko ekainaren 8a) teologo bat da. 1959an apaiztu zen. Teologia-ikasketak egin zituen Lyon eta Lovainako unibertsitateetan. Gero teologiako eskolak eman zituen Limako Unibertsitate Katolikoan. 1971n ''Teología de la liberación'' ''(Askapenaren teologia)'' argitaratu zuen, XX. mendeko bigarren erdiko obra teologiko zabalduena eta eztabaidatuena, segur aski. Obra horretan Gutiérrezek dio justiziaz aritzea dela kristauaren eginbide nagusia eta salbamena lortzeko bidea. Justiziaz aritzeko gizabanakoek elkartasuna agertu behar diete injustizia pairatzen dutenei: pobreei. Liburua marxismoak pobretasunaz egiten duen azterketan oinarritzen da. Horrek, batetik, eta klase borrokaren alde agertzeak, bestetik, Vatikanoaren haserrea piztu zuen. Gutiérrezen lanak gero eta babes gutxiago izan du erakundeen aldetik, batez ere Liman artzapezpiku berria izendatu zutenez geroztik, Gutiérrezen ikuspegiaren guztiz kontrakoa baita hura. Lan nagusiak: ''Reinventar el rostro de la Iglesia'' (1968, ''Elizaren aurpegia berrasmatu''), ''Teología de la liberación'' (1971, ''Askapenaren teologia''), ''La fuerza histórica de los pobres'' (1979, ''Pobreen indar historikoa''), ''La liberación por la fe'' (1983, ''Askapena fedearen bitartez''), ''Job. Hablar de Dios a partir del sufrimiento del inocente'' (1986, ''Job. Jainkoaz hitz egitea hobengabearen sufrimendutik'') eta ''Dios o el oro de las Indias occidentales: 1492-1992'' (1989, ''Jainkoa edo Mendebaldeko Indietako urrea: 1492-1992''). 2009. urtean, Yaleko Unibertsitateak doctor honoris causa izendatu zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Gutiérrez, Gustavo, 1928-', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
    nork Cisneros, Luis Jaime, 1921-2011
    Argitaratua 1996
    Beste egile batzuk: ...Gutiérrez, Gustavo, 1928-...
    Location: Monsignor William Barry Memorial Library, Barry University
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 1984
    Beste egile batzuk: ...Gutiérrez, Gustavo, 1928-...
    Location: Monsignor William Barry Memorial Library, Barry University
    Liburua