Denise Levertov

Denise Levertov (Essex, Ingalaterra, 1923ko urriaren 24a - Seattle, Washington, 1997ko abenduaren 20a) estatubatuar olerkari eta idazlea izan zen.

Haurtzaroan hasi zen olerkiak idazten. 1946an argitaratu zuen lehen olerki-liburua: ''Irudi bikoitza''. 1948an Estatu Batuetara joan eta 1956an hango hiritartasuna hartu zuen. Estatu Batuetan Black Mountain College eskolako poesia esperimentalarekin harremanetan jarri eta W.C. Williamsen eguneroko bizitzarekin loturiko olerkigintzaren eragina izan zuen; ''Here and now'' (1957, ''Hemen eta orain'') bigarren olerki-liburuaren izenburuak argi eta garbi adierazten du eragin hori. Hurrengo olerki-liburuetan, ordea, lortu zuen bere ahotsa aurkitzea: ''The Jacob´s ladder'' (1961, ''Jakoben eskailera'') eta ''O taste and see!'' (1964, ''Dastatu eta ikusi!''). Vietnamgo gerraren garaian, Levertov bakezaletasunaren alde murgildu zen buru-belarri, eta orduan idatzi zuen bere olerki-liburu nagusia: ''The Sorrow Dance'' (1967, ''Dantza goibela''). Geroztik, olerki-liburuak idatzi eta itzuli, eta saiakera liburuak idazteaz gain, irakasle lanak ere egin zituen Stanford unibertsitatean (1981-94). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Levertov, Denise, 1923-1997', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Levertov, Denise, 1923-1997
    Argitaratua 1987
    Location: Raynor Memorial Libraries, Marquette University
    Conference Proceeding Kasetea Entzunezkoa Liburua
  2. 2
  3. 3