John Milton

John Milton (Londres, 1608ko abenduaren 91674ko azaroaren 8) poeta eta saiolari ingelesa izan zen, ''Paradise Lost'' bere poema ospetsuari esker mundu osoan zehar bereiziki ezagutua. Ingeles Gerrate Zibilaren inguruko pentsalari garrantzitsua izan zen. Bere idazki politikoak kontsulatuak izan ziren Ameriketako Estatu Batuetako konstituzioa idazteko.

Poesiari begira, Milton ingeles literaturako pertsonaiarik ospetsuenetarikoa izan da, askotan Shakespeare beraren mailan jarri baita. Miltonek ondorengo literaturan izan zuen garrantzia eta eragina oso nabarmena izan da: bere literatura lanen influentziari esker, bertso zuria ugaldu zen literaturan, Erromantizismoan, batez ere. Bere literatura lanek eta lan klasikoek jasotako kritikak parekoak izan dira, eta berauek goraipatzeko balio izan dute. Miltonen izaera bera eztabaidagarria izan da, batez ere bere burua deskribatu zuen era, ''Defensio'' bezalako lanetan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Milton, John.', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3