Marcel Pagnol

Marcel Pagnol (Aubagne, Rodanoren Ahoak, Frantzia, 1895eko otsailaren 28a - Paris, Frantzia, 1974ko apirilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.

1915. urtean, ''Fantasio'' izeneko literatura aldizkaria sortu zuen, eta, 1925. urtean, antzerki-lanetan hasi zen ''Les marchands de gloire'' (''Loria merkatariak'') satira-komediarekin. ''Jazz'' (1926) abangoardiako obrak ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1928. urtean egin zuen ''Topaze'' obra oso ezaguna egin zen. Marseillako ohiturei buruzko hiru obra idatzi zituen ondoren: ''Marius'' (1929), ''Fanny'' (1931) eta ''Cesar'' (1936). 1936az geroztik, zinema-lanetan jardun zuen soilik, eta film batzuk egin zituen, Jean Giono idazlearen obretan oinarrituta: ''Angele'' (1934), ''Regain'' (1937), ''La Femme du boulanger'' (1939, ''Okinaren emaztea''). Pagnolekin eta Marseillako kafe-antzerkitik zetozen Fernandel, Raimu eta Charpinekin ezagutu zituen Frantziako zinemak bere garairik onenak. De Sica eta Rosseliniren hitzetan bera izan zen neoerrealismo italiarraren aitzindarietako bat. Antzerkira itzuli zen ''Judas'' (1955) eta ''Fabien'' (1956) obrekin. Ospe handia bereganatu zuen bere txikitako oroitzapenen inguruan idatzi zituen lan batzuei esker: ''La Gloire de mon père'' (1957, ''Nere aitaren loria''), ''Le Château de ma mère'' (1958, ''Nere amaren gaztelua''), ''Le temps des secrets ''(1960, ''Sekretuen garaia'') eta ''L´eau des collines'' (1936, ''Muinoetako ura''). 1965. urtean historia eleberri bat argitaratu zuen, ''Le masque de fer'' ''(Burdinazko maskara''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Pagnol, Marcel, 1895-1974', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2