Leopold von Ranke

Leopold von Ranke (Wiehe, Saxoniako Hauteslerria, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1795ko abenduaren 21a - Berlin, 1886ko maiatzaren 23a) alemaniar hidtorialaria izan zen.

Txikitatik, Antzinako Greziarekiko, latinarekiko eta luteranismoarekiko maitasuna lortu zuen. Ikasketa klasikoak eta teologia luteranoari buruzkoak egin zituen Leipzigeko Unibertsitatean. Filologian eta antzinako autoreak alemanera itzultzen ere aditu bihurtu zen. 1817tik 1825era irakasle izan zen.

1824an argitaratu zuen bere lehen liburua, ''Geschichten der romanischen und germanischen Völker von 1494 bis 1514''. Idazteko, iturri ugari erabili zituen, memoriak, egunkariak, gutunak, dokumentu diplomatikoak eta abar. Liburuak zirrara eragin zion Hezkuntza ministroari. Orduan Berlingo Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta berrogeita hamar urtez irakatsi zuen bertan.

Veneziako artxibo diplomatikoak kontsultatu zituen lehen historialaria izan zen. Gobernu prusiarrak eskatuta, Historia Polítikoko Aldizkaria argitaratu zuen. Bertan, ideia liberalak kritikatu zituen. 1845ean Prusiako gortean errege historialari izendatu zuten.

Hegelen historiaren filosofiaren aurka agertu zen, eta garai historiko bakoitzak bere ideiak zituela uste zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Ranke, Leopold von, 1795-1886.', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2