Angelo Secchi

Angelo Secchi (Reggio Emilia, 1818ko ekainaren 28a - Erroma, 1878ko otsailaren 26a) italiar apaiz eta astronomoa izan zen.

16 urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Erroman ikasketa zientifikoak egin zituen eta 1847an apaiz ordenatu zuten. Jesuitak Erromatik kanporatu zituztenez, Ingalaterran eta Estatu Batuetan egon zen. Han astronomian espezializatu zen eta 1859an Erromara itzuli ondoren, jesuiten behatoki astronomikoa zuzendu zuen. 28 urtez Pontifizioko Gregoriotar Unibertsitateko behatokia zuzendu zuen.

Espektroskopia astronomikoaren aitzindaria izan zen, eta eguzkia izar bat dela esan zuen lehen zientzialarietako bat.

Ozeanografian, meteorologian eta kimikan ere ekarpenak egin zituen. Secchiren diskoa]]]] asmatu zuen uraren gardentasuna neurtzeko. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Secchi, Angelo, 1818-1878.', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
  3. 3